XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) azalpen egiturala erabili du Euskadi mailako bake eza azaltzeko.

(3) Emozio mailan, bakeak subjektuengan orohar emozio positiboak poza, lasaitasuna sortarazten dituela esan daiteke.

(4) Azkenik, jarrera mailan, guztiek onarpen maila altua lortu dute, baina batez ere honako hauek:

arazo ekologiko orokorrei irtenbidea aurkitzearen aldeko jarrera existentziarako ezinbestekoa den oreka ekologikoaren adierazgarri, gosea eta injustiziaren desagerpena aldarrikatzen duena, marku ekonomiko berriari buruzkoak botere eta errekurtsoen banaketa igualitarioa, arma-karreraren desagerpenari buruzkoa eta estatuek biolentziarik ez erabiltzeari buruzkoa biolentzia zuzen eza.

g) Identitate Soziala, bake irudiak, azalpenak, eta portaera intenzioak:

Bakearen definizio positiboak bakea lortzeko partehartzea areagotu egingo duela dioen gure bigarren hipotesia egiaztatzeko asmoz, erregresio ainitzeko analisi bat burutu genuen menpeko aldagaitzat bakea lortzeko portaera intentzioa hartuz.

Aldagai independiente bezala bake dimentsio positiboa eta negatiboa osatzen dituzten itemen batukariak aukeratu genituen.

Gogora dezagun item hauek lehenago aipatzen genuen aldagaien Cluster delako analisiatik eratorritakoak zirela begiratu 3.3.a. irudia.

Analisi honek adierazi zigun (...)